Gastronomía Baskan, tokiko produktuen kontsumoa sustatzen dugu, eta, horretarako, apurka-apurka sartzen ditugu ikastetxeetako jantokietan, beste sektore sozial batzuetan eta garraiatutako janarirako Menú 2.0 zerbitzuan.
Horrez gain, hezkuntzako zerbitzuen kudeaketan espezializatutako Ikuser zerbitzua ere badugu, eta, zenbait jardueraren bitartez (tokiko enpresetarako bisitaldiak, azokak, dastaketak…), haien berri ematen die belaunaldi berriei.
Era berean, elikadurari eta osasunari buruzko Zainduzaitez magazina ere badugu, eta, tokiko produktuei buruz hitz egiten duenez, zabalkunderako lan hori ere bultzatzen du.