KODEk argi eta garbi adierazten du geure ingurunea, nortasuna, kultura eta ohiturak babestu behar ditugula etorkizuneko belaunaldientzat eta, horretarako, ezinbestekoa dela baliabideak zentzuz eta arduraz erabiltzea. KODEri esker, tokiko zentzuzko garapena bultzatzen dugu, aurrerapen global jasangarria lortu ahal izateko.
Geure lehen sektorea ematen dugu jakitera: tokiko nekazaritzako elikagaigintzako enpresen bidez merkaturatzen diren hurbileko produktuak. Lehen sektorea gure ekonomiako funtsezko osagaia denez, gure esku dagoen guztia egin behar dugu bizirik iraun dezan eta lehiakorra izan dadin. Horretarako, ezinbestekoa da landa-ingurunearen eta hiri-ingurunearen arteko harremanak suspertzea.
Kalitatea, hurbiltasuna, urtarokotasuna, jasangarritasuna eta bideragarritasuna osatzea dugu helburu, eta, horretarako, ekintza-programa honetan parte hartzen duten enpresa guztiek bat egin behar dute.