Gure ustez, tokiko enpresei laguntzean, geure landa-inguruneko eta kostaldeko lehen sektorea babestu, suspertu eta biziberritu egiten dugu.
Kode konpromisoaren bidez bultzatutako ahaleginen koordinazio hori tokiko ekonomian zein ekoizpenean parte hartzen duten herritar guztien onurarako da.
Hori dela eta, Kode konpromisoa tokiko ekoizle guztientzat dago zabalik, betiere, filosofia horrekin bat badatoz eta gero eta zorrotzagoa, kontzientziatuagoa eta arduratsuagoa den gizartean parte hartu nahi badute.